Muñoz: “Lan erreformak prekarietate gehiago eta negoziazio kolektiboaren zentralizazioa jasotzen ditu”

2010/05/01
10.000 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute Bilbon Maiatzaren Leheneko manifestazioan. “Inoiz baino gehiago sindikatua” lemapean burutu den ekitaldian, Adolfo Muñozek, “Txiki”, sindikalismoaren beharra aldarrikatu du eta lan erreformak sindikatuen eremurik ahulenetara eraman nahi duela negoziazio kolektiboa salatu du.

Muñozek adierezi du sindikalismoa ezin dela isilik egon gertatzen ari denaren aurrean. “Ekonomia hazten ari zenean gobernuek aberastasuna banatzerakoan kapitalaren alde egin zuten, pribatizazioak erabakiz, prekarietatea hedatuz eta opari fiskalak eginez. Ez geunden konforme, eta mobilizatu ginen. Orain hitz egiteko eskubidea dugu: ez dugu babestu eurek egin dutena; inondik ere. Alternatiba argi asko ozen aldarrikatu genuen: aberastasuna era justuagoan banatu behar zen. Gure eredu sindikalak ez zuen hazkunde garaiko espekulazioa bedeinkatu”

ELAko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere salatu du. “Euskal gehiengo sindikala ez du errespetatzen eta fanatismo hutsez jokatzen du”.

 

Irakurri hitzaldi osoa