Muñoz : “Lan hitzarmenaren eraginpean daudenen artean ez dago pribiligiaturik”

2010/05/20
ELAko 2.000 ordezkarik hartu dute parte Iruñeako Labrit pilotakeluan murrizketen eta iragarritako erreformen aurka egindako ekitaldian.

 

Adolfo Muñoz “Txikik” ekitaldian adierazi duenez, Zapateroren Gobernuak inposatu nahi dituen erreformak –pentsioena, lan merkatuarena eta negoziazio kolektiboarena– eta soldata murrizketak langile-jendearen lan eta eskubide sozialak murriztera datoz. "2009ko maiatzaren 21eko greba orokorrean hauxe esan genuen: mobilizatzen ez bagara kapital eta espekulazaileak sortutako krisia langileok ordainduko genuela".

Bere esanetan, langileen aurkako neurriak gogorrak izan arren, gobernuek beren erabakiak gizartearentzat “oharkabean” pasatzeko ahaleginak egiten dituzte.

“Botere ekonomikoari eskatzen zaion guztia ematen zaiola ezkutatzen dute eta langileok, aldiz, hor konpon”.

Bestalde, botere ekonomikoek erakunde publikoak ordezkatu dituztela eta demokrazia krisi larrian dagoela azpimarratu du.

Labrit pilotalekuko ekitaldian Altsasuko Gamesako langileak eta Mitxel Lakuntza eta Mikel Noval, Nafarroako eta arlo sozialeko arduradunak, hurrenez hurren, ere hartu dute parte.

Mobilizazioei amaiera emateko manifestazioa egin da Nafarroako Parlamenturaino.