Muñoz: “Lan-osasuna ekintza sindikalean sartu dugu; negoziazio kolektiboan dago”

2011/04/28
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ehunka ordezkarik manifestazioa egin dute Bilbon, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Lan erreformak zein pentsioen erreformak lan osasunaren egoera okertu dutela salatu dute.Adolfo Muñoz Txikik, ELAko idazkari nagusiak, gobernuen eta patronalaren konplizitatea azpimarratu du.

Lan Segurtasunaren Nazioarteko Eguna dela-ta, atzo iruñera egin zen manifestazioa. Gaur Bilboko “La Esperanza” pilotalekuan elkartu dira 2.000 inguru ordezkari eta ondoren manifestazioan abaitu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.

Adolfo Muñozek adierazi du “Lan-Osasuneko Plan Estrategikoa” kontinuismoa besterik ez duela islatzen. Aurreko gobernuaren politika berbera. Betiere, patronalari enbarazu egingo dion ezer jaso gabe”

Muñozek lan erreformak dakarren prekarietatea kritikatu du.Negoziazio kolektiboa prekarietatearen gutxitzea aldarrikatzeko eta osasunari kalte egiten dioten eta istripuak eragiten dituzten zergatiei aurre egiteko tresna dela adierazi du

 

Irakurri hitzaldia

 Bideoa