Muñoz: “Lopez Confebask-ek eskatzen duena egiten ari da"

2011/11/24
Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako murrizketen aurrean mobilizazioa beste biderik ez dagoela, eta “patronalak bere probetxurako erabili nahi izango duela erabaki hauen inguruan sortutako giroa”. Muñozek ELAko Gizalan zerbitzu publikoen federazioak egin duen 3. Kongresuan hartu du parte gaur goizean. Igor Eizagirre proposatu du Kongresuak idazkari nagusi kargurako.

Muñozek adierazi du egungo krisia “ekonomikoa, politikoa eta demokratikoa” dela, eta ELAk ez duela onartzen egiten den politika, ezta sindikatua politikaren menpe egotea ere. ELAko idazkari nagusiak adierazi du sindikatuak ez duela onartuko erakunde, alderdi politiko, patronal eta sindikatuen arteko akordiorik, “langileei iruzurra egitea izango litzatekeelako”. Halaber, adierazi du boterean dauden alderdiek erabaki berdintsuak hartzen dituztela, “neoliberalismoak beste aukerarik ez baitie uzten”.

Muñozen hitzaldi osoa