Muñoz :“Patronala uzta garaian dago”
Hainbat Federazioko (kimika, papera, garraioa, eraikuntza, komunkabideak, garraio eta abar) idazkari nagusirako hautagaia Luis Fernandez da, orain arte Gasteiz eskualdeko arduraduna.
ELAko idazkari nagusiak adierazi du PSOEren gobernuak onartutako erreformak sakonduko dituela Rajoy, presidente berriak. “Arrazoia emango dio patronal atzerakoienari. Uzta garain dago patronala eta garai oso gogorrak datoz. Begibistakoa da”.
Muñozen esanetan erreformak oso bizkor egingo ditu gobernu berriak. Izan ere, Zapaterok berdin pentsatzen duela erakutsi du azken hilabeteotan. “Lehen fotokopia bar genuen eta orain jatorrizkoa dugu.Negoziazio aukerarik ez dago, erabakiak alde bakarrekoak dira.” Era honetan, Madrilen ematen ari den "antzerkia" salatu du. "Antzerki txar honekin mobilizazioei bidea ixtea bilatzen da"
Egoera honi aurre egiteko sindikalismoa sendotu beharra, azpimarratu du. “Militantziarengan dago kokatuta sindikalismoaren etorkizuna. Ez badago militantziarik sindikalismoak ez dauka etorkizunik”
“Politikak bakarrik utzi gaitu. Gure jendeak sindikatua besterik ez du bere etorkizuna eta lan baldintzak defendatzeko. Sindikalismoa bakarrik dago. Ikus dezakegunez ez dago inolako orekarik. Krisia era guztietako eskubideak suntsitzeko erabiltzen ari dira”.