Muñoz : “Pentsioen murrizketa onartezina da”

error while rendering plone.abovecontenttitle.socialtags
2010/02/04
Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak salatu du pentsioak pribatizatzeko beste ahalegin baten aurrean gaudela, beti ere, banketxeen mesedetan. Muñoz eta Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak Espaniar gobernuak aurreratu duen erreformaren inguruko iritzia eman dute Bilbon.

ELAren arduradunek argitu dute 1995an, Toledoko Ituna sinatu zen urtean, Espainiako estatuan pentsiotarako gastua BPGaren (Barne Produktu Gordina) %8,3 izan zela. Hots, ekonomian sortutako 100 eurotik 8,3 ematen ziren 6,96 milioi pentsiodunengana bideratzeko. Baina gezurra badirudi ere, erabat kontrakoa gertatu da: 2008an (datu orokorrak jaso diren azken urtea) pentsioetan estatuan BPGaren %7,8 gastatu zen (13 urte lehenago baino 0,5 puntu gutxiago). Gainera, hau gertatu den bitartean pentsiodunen kopurua hazi egin da 1,5 milioi, hots, 8,39 milioiraino).

Unai Sordok esandakoaren haritik, Muñozek uste du ezinezkoa dela Patxi Lopez lehendakariari estaldura ematen dioenarekin edozein mailako kolaboraziorik; Lehendakariak dagoeneko adierazi du pentsioen erreforma ona dela.

Muñozek Espainiar gobernuak bere agiria erretiratzea, eta pentsioak murrizteko proposamenik ez dezala egin esijitu du.

 

Irakurri txostena