Muñoz: “Politikak aldatzeko gizarte-mobilizazioak ezinbestekoak dira”
2013/03/15
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusia Bilboko Herri Irratian elkarrizketatu dute. Muñozek biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Izan ere, ogasunek daramaten politika fiskala ez dator bat, ezta hurrik eman ere, gizarte-beharrizanekin eta horri buelta emateko “gizarte-mobilizazioak ezinbestekoak dira”.