Muñoz: “Soldata gutxitu eta lanordu eta malgutasun handitzeak enpleguaren beheraka dakarte”

2011/06/01
Adolfo Muñoz “Txiki” ELAren idazkari nagusiaren hitzetan “patronalak langile gutxiagoarekin irabazi gehiago lortu nahi du eta hori onartezina da”. Muñozek aberastasunaren banaketa justuagoa izan dadin, soldaten erosteko ahalmena handitu behar dela defendatu du, soldaten bilakaerari loturiko txostenaren aurkezpenean.

Idazkari nagusiarekin batera, Joseba Villarreal eta Mikel Noval, negoziazio kolektiboko eta arlo sozialeko arduradunek hartu dute parte aurkezpen honetan.

ELAko ordezkariek adierazi dute soldaten eta lan baldintzen onurak aldarrikatzeko beta dagoela eta soldatek ez dutela zerikusirik krisialdiarekin. “Lan Hitzarmenaren erreforma negoziatzen ari diren sindikatuek ez dute horrela ikusten eta patronalari nahi duen guztia egiteko parada ematen diote ”.

“Patronalak badaki nahi duena eskuratuko duela. Oraingo gobernuarekin ez bada, epe laburrera izango dugunarekin.”

Irakurri osoa