Muñoz: "Greba orokorra deitzen dugu murrizketa gehiago datozelako"
2013/05/21
Herri Irratia-Radio Popularreko Egunon Bizkaia irratsaioan Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusia, elkarrizketatu dute. Muñozek aurreratu du berehala lan erreforma berri bat inposatuko dutela; gainera erretiroan eta langabeziaren prestazioetan murrizketa nabarmenak izango ditugula azpimarratu du.