Muñoz:”Gure ardura enpresetan defentsa antolatzea da”

2013/10/25
Muñoz:”Gure ardura enpresetan defentsa antolatzea da”
Ehunka ordezkarik parte hartu dute gaur goizean Iruñean lan hitzarmenen alde ELAk antolatu duen manifestazioan. Ekitaldi honetan, greban dauden hainbat enpresetako langileak izan dira ere. Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiak enpresetan antolatu beharraren garrantzia azpimarratu du.

Muñozen hitzetan alternatiba mobilizazioan dago.” Asko dago jokoan, eta, eraso bortitz horri aurre egiteko, gure ardura defentsa antolatzea da”.

Muñozen adierazi du "Negoziazio kolektiboa guri axola zaigu, beste inori ez; patronalak baditu legeak negoziazioa blokeatzeko eta bere soldata- eta lan-baldintzak ezartzeko".