Muñoz : ”Zapateroren neurriek langabeziaren gorakada ekarriko dute”

2010/05/31
ELAk Espainiako eta EAEko gobernuek defizit publikoa murrizteko hartu dituzten erabakiak gogor kritikatu ditu.

Adolfo Muñoz “Txiki”ren hitzetan Zapateroren gobernuak joan den astean hartutako neurriek krisia areagotuko dute eta, bide batez, langabezi kopuruaren gorakada ekarriko dute. “Fiskalitatearen erreforma ezinbestekoa da gobernuek dituzten zorrei aurre egiteko. Dirudunek ordaintzen ez duten bitartean, jai daukagu”. Era honetan, Lehendakariak ez duela zergak aldatzeko inongo proposamen zehatzik egiten, gogoratu du Bilbon izandako prentsaurrekoan.

Idazkari nagusiarekin batera parte hartu du agerraldi honetan Mikel Novalek, arlo sozialeko arduradunak. Novalen esanetan, “hainbat ataletan zehaztasun handirik ez dagoen arren, nabarmena da Jaurlaritzak gizarte-gastua murrizteko duen borondatea, eta horrek herritar asko eta askoren babesa okertu egingo du ”.

Irakurri txostena