Muñoz: Arrazoia emango bagenie, txalo joko lukete

2017/03/30
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Muñozek esan du zenbaitek sindikatuaren autonomia mugatu nahi dutela, eta nabarmendu duenez, "arrazoia emango bagenie, txalo joko ligukete". Hain zuzen, ELAko idazkari nagusiaren arabera, sindikatuak eztabaida planteatzen duenean argudioak ematen ditu langileak kezkatzen dituzten gaiei buruz, esaterako aurrekontuak, fiskalitatea edota negoziazio kolektiboa.