Muñoz: "Bankuei kontu eskatzeko ordua da"

2009/05/18
ELAk bankuen nazionalizazioa eskatu du eta Espainiako gobernuak 230.000 miloi euro bankuen mesederako jarri izana salatu du.

ELAk plazaratutako txostenak dioenez, erakunde publikoak izugarrizko diru kopuruak ari dira finantza erakundeen eskuetan jartzen dituzten zuloak estaltzeko, bere erabilpenerako inolako baldintzarik jarri gabe. Diru asko kostatzen den politikaren aurrean ari gara, eta gizartearentzako hobekuntzarik ekartzen ari ez dena.
Aldiz, finantza erakundeak ez dira jaso duten diru publikoa kredituak emateko erabiltzen ari. Alderantziz, kreditu kopuruak murrizten jarraitzen du. 2007 eta 2008 urteetan bezala, 2009ko lehenengo hilabeteetan ere kreditua lortzeko baldintzak gero eta gogorragoak izan dira.
Bestalde, finantza erakundeak interes tipo oso altuak ezartzen ari dira. Finantza erakundeak, interes tipo ofizialen jaitsieraz mesedetzen ari dira beraiek jasotzen dituzten maileguetan.

Irakurri txostena