Muñoz: "Batzuk nahi ez izan arren, zergen inguruko eztabaida sustatuko dugu"

2009/10/05
ELAk hainbat neurri proposatzen ditu soldatakoak ez diren errenten inguruan iruzur fiskalaren aurka egiteko eta errenta altuei eta kapitalari zerga-presioa handitzeko.

ELAk Hego Euskal Herriko eta Europako Batasunaren zergen arteko konparaketa egin du. Txostenean jasotzen denez, azken urteotan diru bilketak behera egin du enpresariek jaso dituzten abantailei esker. “Gobernuan egoteko aukera izan duten alderdietako arduradunak bat etorri dira kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako konbenioa aberatsen mesedetan erabiltzeko orduan. Paradisu fiskala eratu dutela”, salatu du Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak.

Irakurri txostena