Muñoz: "Ekintza sindikalik ez dagoenean patronalak nahi duena sinatzen da"
"Antolatuz gero, ekintza sindikala egin dezakegu" izenburua daraman agirian, ELAk duela gutxi izan diren gertakari batzuk aztertzen ditu, eta bere estrategiaren ardatzak plazaratzen ditu. Era honetan, erabat baztertzen du patronalari babesa ematea eta soldaten eta enpleguaren aldeko aldarrikapenak bereak egiten ditu.
Muñozen aburuz "ekintza sindikalik ez dagoenean patronalak nahi duena sinatzen da" eta, aldiz, sindikalismotik elkarrizketa sozialeko mahiak eskatzen dituena benetan finantziazioa ari da erregutzen. Era honetan, Espainian jadanik porrot egin duen eredua ekarri nahi dituela hona salatu du. "Makurra da Mirandatik gora gauza bat esatea eta Mirandatik behera bestea", azpimarratu du.
Bestalde, sindikalismoak ezin duela enpresa esparrua baztertu eta negoziazio kolektiboaren barruan dagoen blokeo egoera gainditzeko mobilizaioak beste biderik ez dagoela azaldu.
Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak azaldu du ELAK sinatu dituen sektore hitzarmenetan erreferentzia KPI dela eta erreformaren aurkako klausulak eta legez ezarrita dagoen gutxieneko epetik gorako ultraaktibitatea jasotzen dela.