Muñoz: "Erreferendumaren alde eta herri katalana jasaten ari den errepresioaren aurka gaude"

Muñozek salatu egin ditu Katalunia pairatzen ari den errepresioa eta salbuespen-egoera, eta EAJri galdetu dio horrek ez ote dion PPri politika egiteko gaitasuna kentzen. Muñozek nabarmendu du Katalunian demokrazia eta erabakitzeko eskubidea dagoela jokoan. Hain zuzen, esan du badela garaia "erabakitzeko eskubidea edukiz betetzeko", eta aldebakarreko bideen alde agertu da autodeterminazio eskubidean aurrera egiteko.
ELAko idazkari nagusiak aipatu du ere Urkullu Lehendakariak Rajoyren gobernuarekiko lehenesten duen aldebikotasunaz. Muñozen ustez aldebikotasuna soilik posible da konfrontazio demokratikoa eta autogobernua baztertuz gero, eta "Estatu inboluzionista bat dugu aurrean: negoziatzeari uko egin dio, eta inposatzea besterik ez du buruan; hala ari da Katalunian jokatzen". Lehendakaria Quebecera egitekoa den bidaiaren aurrean, Muñozek adierazi du arazoa ez dagoela Kanadan edo Britania Handian, Espainian baino.
Muñozek goraipatu egin ditu datorren igandeko erreferenduma aurrera ateratzeko Kataluniako erakundeek eta gizarteak izan duten ausardia eta jarrera irmoa.