Muñoz: "Erreforma lan finkoa lan prekarioagatik ordezkatzeko gonbidapena da"

2010/04/15
ELAk arbuiatu egiten du Espainiako Gobernuak lan erreformarako egin duen proposamena. Izan ere, proposamen horrek langileen kaleratzea erraztu eta merkatu du, eta, gainera, lan baldintzen malgutasuna eta prekarietatea areagotzea dakar.

Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Zapaterok aurkeztu berri duen lan erreformak enpresarien irabaziak gehitzea besterik ez du bilatzen eta bide horretan lan baldintzak okertzeko erabakia hartuta dago.
Muñoz, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna, eta Janire Domingez, ikerketa bulegoko kidearekin batera azaldu da komunikabideen aurrean lan erreformaz ELAk duen iritzia azaltzeko. ELAko idazkari nagusiak, negoziazio kolektiboaren zentralizazioaren atarian gaudela ohartarazi du.
Era honetan, Mikel Novalek adierazi duenez, “Espainiako Gobernuak krisia baliatu egin nahi du indar-erlazioa langile-klasearen kaltetan aldatzeko. Zapateroren asmoak gauzatuz gero, patronala indartuta aterako litzateke, betikoon bizkarretik.”

 

Irakurri txostena