Muñoz: "Esparru sindikalean administrazioek ez dituzte joko arau demokratikoak errespetatzen"

2015/01/13
Adolfo Muñoz Txiki, ELAko idazkari nagusia ETBko "Egun on Euskadi" saioan izan da gaur goizean. Ordu erdiko elkarrizketan egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren inguruko azalpenak eman ditu. Muñozek atzo izandako atxiloketak gaitzetsi ditu eta eraso honen aurrean Eusko Jaurlaritzak agertu duen epeltasuna salatu du. Bestalde, "esparru sindikalean administrazioek ez dituztela joko arau demokratikoak errespetatzen adierazi du.