Muñoz Gipuzkoako zahar-etxeetako grebalariekin elkartu da
2013/05/22
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusia, Gipuzkoako zahar-etxeetako grebalariekin izan da gaur eguerdian Donostian. Zahar-etxeetako langileak greban daude maiatzaren 13tik lan hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko. Langileok akanpadak egiten ari dira lurralde honetako hainbat herritan.
Muñozek adierazi du Adegi, Gipuzkoako patronala, bere esku dagoen guztia ari dela egiten lan hitzarmenak sinatu ez daitezen zahar-etxeetan. Hala ere, erdia baino gehiago akordioetara iritsi da, dagoenekoz.