Muñoz: "Iruzur fiskalaren aurkako neurri zehatzik ez du jasotzen EAJ eta PSEren arteko akordioak"
2013/09/25
Adolfo Muñoz "Txiki"k berretsi egin du gaur goizean Radio Vitorian egindako elkarrizketan EAJ eta PSEren arteko akordioa iruzu sozial izugarria dela eta ez duela sakoneko neurririk jasotzen egoera lazgarri honetatik ateratzeko. Muñozen hitzetan "ez dago ezer, propaganda egiteko erabili da".