Muñoz: "Lehendakari, AEBetan langabezia %5ekoa da eta munduko desberdintasunik handiena dute han"

2016/12/02
Muñoz: "Lehendakari, AEBetan langabezia %5ekoa da eta munduko desberdintasunik handiena dute han"
Gaur goizean Radio Vitoriako goizeko saioan egin dioten elkarrizketan Adolfo Muñoz Txikik salatu du gurean desberdintasuna gero eta handiagoa dela, batetik aberastasunaren banaketan soldaten zatia murriztu delako, eta bestetik, enplegua prekarizatzen ari delako. Hasi berri den agintaldian Jaurlaritzak langabezia %10tik jaisteko jarri duen helburuaz galdetu diotenean, ELAko idazkari nagusiak esan du "AEBetan langabezia %5eko da, eta munduko desberdintasunik handiena dute han".