Muñoz: politika fiskala zentzugabea eta zulo beltza da

2009/07/20
Foru aldundien eta Nafarroako Gobernuaren egungo politika fiskala “zentzugabea” eta “zulo beltza” dela, eta aberatsen mesedetan eginda dagoela salatu du Adolfo Muñoz “Txiki”k.

ELAk emandako datuen arabera, Hego Euskal Herriko presio fiskala Europakoa baino %6,4ko baxuagoa da, eta ondorioz urtero zergen bitartez 5.300 miloi euro gutxiago biltzen da.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz “Txiki”k eta arlo sozialeko arduradun Mikel Novalek zergen bilakaerari buruzko balorazioa aurkeztu dute Bilbon. Muñozen esanetan “langileon poltsikoak arpilatzen dituzten heinean, aberatsentzako paradisu fiskala bihurtu da Euskal Herria”.

ELAko idazkari nagusiak egungo politika goitik behera aldatzea eskatu du zerga-bilketaren progresibitatea bideratzeko eta iruzurraren aurkako neurri eraginkorragoak hartzeko.

Bere esanetan aurrekontuak %6ko murriztea astakeria da, eta horrek eragina izango du enpleguan eta gastu sozialean. Hori horrela, elkarrizketa sozialak neurrioi babesa emateko balioko duela azpimarratu du.

Ikusi Taulak