Muñoz: "Politika sozialak aldatzea exijitzen dugu"

2009/05/07
2009ko lehen hiru hilabeteetan egunero 410 lanpostu galdu direla salatu du ELAk.

Egoera ekonomiko eta laboralaren inguruko txosten berria aurkeztu dute Adolfo Muñozek 'Txiki', idazkari nagusiak, Mikel Novalek, gizarte gaietarako arduradunak, eta Julene Gabiolak, bulego teknikoko kideak.

Azterketak jasotzen denez, 3 hilabete horietan 36.900 lanpostu suntsitu dira Hego Euskal Herrian. Galdu diren lanpostuetatik 22.100etan (%59) gizonezkoak ziharduten, eta 14.800etan (%40,1ean), emakumezkoak.
Adolfo Muñozek azpimarratu duenez gurean eman den enpleguaren galera Europako beste lurraldeen bikoitza izan da. Egoera honen aurrean maiatzaren 21eko greba orokorraren garrantzia aldarrikatu du.

Irakurri txostena