Muñoz: "Soberan dagoena ez da borroka, injustizia dago soberan"
2013/10/07
ELAko ehunka ordezkari elkartu dira gaur eguerdian Donostiako Berra zahar-etxearen aurrean greban zeuden 16 langile kaleratuei elkartasuna adierazteko. ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek Gipuzkoako Adegi patronalaren jarrera gogor gaitzetsi du. Izan ere, sektoreko langileek azken hilabeteetan aurrera eraman duten greba eta mobilizazioaren ondorioz akordioa lortu da zahar-etxe ia guztietan. "Greba 60tik gora zahar-etxeetan hasi genuen, eta une honetan hiru bakarrik falta dira hitzarmena sinatzeko. Adegik gotorleku bihurtu ditu hiru egoitza hauek".
Muñozek azpimarratu du Adegi dela patronalik atzerakoiena, eta onartezina dela –berriki argi adierazi duten bezala– zergarik ordaindu nahi ez izatea. Era honetan, negoziazio kolektiboa indartu beharra dagoela adierazi du. "Soberan dagoena ez da borroka dagoena, borroka horiek eragiten dituzten injustiziak baizik”.