Muñoz: "Soldatak defendatuz, enplegua bermatzen dugu"
ELAko idazkari nagusiak Adegi patronalak beren boterea mugatzen duten hesi kolektibo guztiak bota nahi dituzte adierazi du. “Enpresarioaren eta langilearen arteko harremanaz hitz egiten dute bi aldeen indarrak berdinak balira bezala; baina indarrak ez daude inondik ere parekatuta. ADEGIk badaki borroka kolektiboak ekarri zituela emaitza sindikal eta sozialak, baita eskubide zibilak eta askatasun politikoak ere. Horregatik hartu nahi gaituzte banan-bana; babes kolektiboa oztopoa delako”.
Bestalde, ELAk ez duela soldaten jaitsiera babestuko, azaldu du eta honekin batera, soldata, ordainsaria baino zerbait gehiago dela azpimarratu du. “Izan ere, pentsioak ere hortik baitatoz, kotizazio bidez. soldatak ere zerga bidez biltzen diren baliabideak dira, eta bidenabar osasun publikoa, hezkuntza, gizarte-prestazioak”.