Muñoz: "Soldaten murrizketak langabezia handitzea ekarriko dute"

ELAko idazkari nagusiak adierazi du "soldaten erosteko ahalmena hobetu beharra dagoela aberastasuna modu justuago batean banatzeko", eta soldatak defenditzea enpleguaren alde egitea dela gaineratu du. "Edonork daki biztanleria pobretuz eta erosteko ahalmena gutxituz langabeziara bidaltzen dela milaka eta milaka langile".
Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko idazkari nagusia eta Joseba Villarreal negoziazio kolektiboko arduradunak gogor hartu diote kargu patronalari. Muñozen hitzetan, "patronala ez da ekonomia erreala defenditzen ari eta soldaten murrizketekin ekonomia zapuzten ari dira". Zeregin honetan politikariak eta beldurra dira aliatu nagusiak, ELAko buruzagiaren iritziz.