Muñozek eskatu du gizarte-politikak eztabaidaren erdigunean jartzea
2017/06/06
Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusia Quebecen da, eskuin muturraren gorakadari buruzko nazioarteko mintegi batean parte hartzeko. Mintegia Quebeceko CSN sindikatuak antolatu du; ELArekin batera beste sindikatu batzuk ere gonbidatu dituzte, esaterako Brasilgo CUT, Argentinako CTA, Frantziako CGT eta AEBetako IU.
ELAko idazkari nagusiak eskuin muturreko populismoa haztea eragin duten bost faktore aipatu ditu:
- Doikuntza politikak; hauek ezberdintasunak areagotu dituzte
- Ezkerraren krisia eta mundi sindikal eta sozialarekiko urrundu izana
- Erakunde kolektiboen suntsipena
- Migrazio krisia
- Ustelkeria politikoa.
Muñozek eskatu du gizarte-politikak eztabaidaren erdigunean kokatzea, eta kontraboterezko sindikalismoaren alde hitz egin du, baita aliantza sozial eta sindikalak osatzearen alde.