Muñozek parte hartuko du bihar Altsasun egingo den manifestazioan

2016/11/25
ELAk bat egiten dugu Altsasuko Udalak onartutako agiriarekin eta ondorioz Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek biharko, hilak 26erako deitutako manifestazioarekin eta bertan parte hartzera dei egin zuen. Era honetan, Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusia eta Mitxel Lakuntza Nafarroako arduraduna bertan izango direla aurreratzen du.

Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek langileei dei egiten diegu gaur, azaroaren 25ean lan zentro guztietan, gosari edo deskantsu denboretan, atxilotutako senitartekoei eta Altsasuko herriari elkartasuna adierazteko ekimenak bultza ditzaten.