Gobernuek murrizketa gehiago datozela arlo publikoan ezkutatzen dute

2011/05/16
ELAk salatu du erabakion ondorioz administrazioan lan egiten dutenen soldaten doikuntzarekin jarraituko dutela, eta enplegua zein zerbitzu publikoen kalitateak behera egingo duela. Egoera honen aurrean mobilizazioak bultzatuko dituela aurreratu du.

Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna eta Pello Igeregi, Gizalan federazioko antolakuntza arduradunak eman dute ezagutzera ELAren iritzia. “Halere, Gasteiz eta Iruñako gobernuek onartu dituzten murrizketen edukirik ez dira plazaratu eta okerrena pentsa arazten digu. Espainiako gobernuaren ildoa da hau; hark esan duenez, egiteko asmoa duen murrizketen berri maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean emango du ”.

 

Irakurri txostena