Murrizketa guztiak bertan behera utz ditzala eskatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari

2016/02/11
Murrizketa guztiak bertan behera utz ditzala eskatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzak uko egin dio gaur ELAren eskariari; eta apustu egin du enplegua eta lan-baldintzak suntsitzen jarraitzearen alde, berriz ere defizit-muga betetzeari, zorra ordaintzeari eta zerga-politika bidegabe bati jarraitzeari lehentasuna emanez.

Gasteizen gaur egondako mahai orokorreko bileran honako hauek izan dira ELAren eskakizunak:

  • Gobernu honek bere langileekiko erakutsitako errespetu falta onartezina dela salatu du ELAk bilera eta bere edukiaren berri prentsaren bidez ezagutu bait dugu.

  • Jaularitzak 35 orduko lanaldi berrezartzeko hartu duen erabakia, EAEko administrazioko langileen lanaldiari dagokionez 2010eko mahai orokorrean adostutako azken akordioa betetzea besterik ez da. 2010 eko akordioa bere osotasunean betetzea eskatu dugu , ez lanaldiari dagokionean solik.

  • Mahai orokorreko langileen negoziazio kolektiborako eskubidea errespetatzeko exigitu diogu Eusko Jaularitzari,sinatutako hitzarmen eta akordioak oso-osorik beteaz, kanpoko aginduei muzin eginez eta aldebakarreko inposiziorik gabe.

  • Enplegu suntsipena gelditzea: Ordezkapenak lehen egunetik eginez, eta lanpostu estruktural guztiak zein baja begetatiboak betetzeko lan-eskaintza publikoak deituz.

  • Aldi baterako enplegua finkatu eta zerbitzuen pribatizazioa eta azpikontratazioa berehala amaitzea.

  • Galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea (aparteko ordainsaria bere osotasunean barne).

  • Kendutako gainerako lan-baldintzak berreskuratzea (aldi baterako ezintasuna, antzinatasunagatiko egunak, Itzarri eta erretiro aurreratua).

Gobernuak erabateko ezetza eman die ELAren eskakizunei eta argi geratu da berriro ere Urkulluren Gobernuaren asmoa zein den: murrizketak ezartzeko eta enplegua suntsitzeko politikarekin jarraitzea. Gaur arte politika horren ondorioz milaka lanpostu galdu dira, eroste-ahalmena %20 jaitsi da, behin-behinekotasunaren tasak %30etik gora igo dira, eta zerbitzu publikoak etengabe pribatizatu eta azpikontratatu dira.

ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzak lehentasuna ematen diela defizit-muga betetzeari eta Madrilekin itundutako zorra ordaintzeari euskal zerbitzu publikoen kaltetan. Horri zerga-politika bidegabe bat gehitzen badiogu; atera daitekeen ondorioa zera da: enplegua eta lan-baldintzak suntsitzearen aldeko apustuak bere horretan jarraitzen du,zerbitzu publiko unibertsalak inoiz baino beharrezkoagoak dituenen euskal gizarteak, Rajoyren Gobernua bera ere gaindituz, hemengo gobernuak ez baitu asmorik ezta Madrilek Estatuko herri-langileei egingo dizkien itzulketak egiteko ere. Estatuan kanosoak 2015 tik berreskuratuta eta 2012 ko aparteko ordainsaria 100 % berreskuratzerako erabakia dagoen bitartean, Eusko Jaularitzak 2016ko kanosoak bakarrik eta 2012 aparteko ordainsariaren % 25 solik itzuliko duela esan du ( apirilean).

Behin 35 orduko lanaldia berreskuratu delarik, ELAk dei egiten die mahai orokorraren eraginpean dauden langileei antolatzen eta mobilizatzen jarrai dezaten, besteak beste Osakidetzan, Ertzaintzan, irakaskuntzan,administrazio autonomoan, justizian edota sozietate publikoetan egiten ari diren bezala. Helburua, galdutako eskubideak berreskuratu eta politika larri hauek aldaraztea, kalte egiten baitiete zerbitzu publikoetako langileei, baina baita euskal gizarteari oro har.