Murrizketek enplegu suntsiketa gehiago ekarriko dute eta gizarte babesa okerragotuko
Beraz, apirilean baino 5.328 gutxiago langabetu daude. Hala ere, 2009ko maiatzean baino 14.768 pertsona langabetu gehiago daude, 2008ko maiatzean baino 69.046 gehiago eta 2007ko maiatzean baino 79.599 gehiago. Beraz, langabe kopuruak oso altua izaten jarraitzen du.
Gainera, INEMen izena emandakoen %59,1ak ez du kotizaziopeko langabezi saririk jasotzen, eta %32,4ak ez du inolako langabezi saririk jasotzen (ez kotizaziopekorik, ez ordaindutakoaren araberakoa ez den prestaziorik).
Egoera hobetu beharrean, espainiar Estatuko lehendakariak, Lopez lehendakariak eta Sanz lehendakariak planteaturiko murrizketa neurriek enplegu suntsiketa gehiago ekarriko dute, gizarte babesa okerragotuko, eta azken baten, krisian sakonduko. Hala ba, irtenbide bidegabe eta erratua jarri dute mahai gainean, krisia betikook ordaintzen jarrai dezagun.