Murrizketa politikek langabezia handitzen dute

2011/10/28
Hego Euskal Herriko langabetu kopurua 165.300 pertsonatakoa izan da 2011ko hirugarren hiruhilekoan, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera. Langabeziaren bilakaera oso larria izan da azken urtea, %15,7 igo baita, 22.500 pertsona hain zuzen ere. Azken hiruhilekoan 3.100 pertsona langabe gehiago zenbatu dira.

ELA Sindikatuak, azken urteotako gastu publikoa murrizteko politika bai gizartearentzat eta baita ekonomiarentzat oso kaltegarria dela ohartarazten du. Ez dauka inongo zentzurik jarduera politikoa geldiarazten duten politikak areagotzeak, langabezia ere areagotu egiten baitute.