Murrizketen aurka Bizkaiko Diputazioko langileak
Su itzaltze eta salbamendu zerbitzuan langileen ordezkapenak murrizten ari dira eta, ondorioz, sarritan, erreleboetako langile-kopuruak ez-nahikoak dira. Ordezkapen hauek premiaz egin beharko lirateke, oinarrizko zerbitzua izanik Madriletik etorri zaigun araudi berritik (Rajoyren dekretuaren kontratazioen murrizketei buruzkoa) salbuetsita daudelako, baina atzeratzen dira, batzuetan hiletan.
Egoera berdintsuan daude baso-suteak amatatzeaz arduratzen diren Nekazaritzako langileak (erretenak), ordezkapenak ez egiteaz gain plaza batzuk amortizatu direlako eta zerbitzua gero eta bitarteko gutxiago dauzka bere eginkizunak modu egokian betetzeko.
Aurreko guztiagatik otsailetik Aldundian eta GUFEn egiten ari garen protestekin jarraituz, kolektibo bi horietako langileok elkartu ginen Uriosteko parkean.