Murrizketen aurka, denok Bilbora!

2010/06/07
Gehiengo sindíkala osatzen duten ELA, LAB; ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikakatuek erasoak larriagotu diren honetan kalera iretzeko deia egin dute berriro ere.

Adolfo Muñoz “Txiki”, gainontzeko sindkatuetako ordezkariekin batera emandako prentsaurrekoan, datorren larunbateko manifestazioaren beharra azpimarratu du. “ Orain arte jakin izan dena kontutan hartuta, ezer onik ezin liteke espero. Langileok mobilizatzeko hamaika arrazoi bagenuen, orain arrazoi berri bat daukagu kalera atera, murrizketak salatu eta gure eredu propioa aladarrikatzeko”.

Muñozen iritziz, Zapaterok aurreratutako murrizketak atzeraldia areagotuko dute, langile-klasea pobretu eta babes soziala ondatuko dute.

Bere esanetan, sindikatuok badugu alternatiba. Bada garaia Euskal Herriko gehiengo sindíkala eta langileek adierazi ditzuten aldarrikapenak aintzat har ditzaten. “UGT eta CCOO sindikatuak, aldiz gobernuaren laguntzaila gisa ari dira jokatzen eta benetan penagarria da hauen jarrera. Elkarrizketa soziala aldarrikatzea une honetan lotsagarria da”, adierazi du Muñozek.

Sindikatuek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, "datorrena oso gogorra baita", eta lan eta gizarte alorrean egiten dituzten murrizketen arabera greba orokorra "ez da baztertzen", esan dute.