Murrizketen aurka larunbatean deitutako manifestazioan parte hartzera deitu dute sindikatuetako eta eragile sozialetako ordezkariek
2012/02/23
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE eta HIRU sindikatuetako eta hainbat eragile sozialetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratu dira gizarte alorrean ematen ari diren murrizketak salatzeko. Bertan bildutakoek dei egin dute larunbateko manifestazioan parte hartzera.
Ezartzen ari diren politikak, injustuak izateaz gain, ez gaituztela krisitik aterako nabarmendu dute bildutako lagunek. “Euskal Herrian gizarte sariak murriztu, sari hauek kobratzen dituztenak kriminalizatu eta enplegutasunaren diskurtsoarekin langabezian direnei euren egoeraren errudun egiten zaie”.
Era honetan, sektore publikotik enplegua sortu eta ekonomiaren motorea izan beharrean, lanpostua ez duen jendea erruduntzat jotzen dela adierazi dute.