Murrizketen kontrako elkarretaratzeak Nafarroako hainbat udaletan
Nafarroako Parlamentuaren kanpoan elkartu ziren atzo ELA, LAB eta EILAS, sindikatuetako ordezkariak, Barcinaren Gobernuaren murrizketak salatzeko eta zerbitzu publikoen alde egiteko. Elkarretaratzeak izan ziren beste hogeiren bat udaletan ere.
ELA LAB eta EILASeko ordezkariek agerian utzi nahi izan zuten CCOOk eta UGTk murrizketak negoziatzen dituztela Nafarroako Gobernuarekin.
Martxoaren 29rako manifestazio bat deitu dute LAB, ELA y STEE-EILAS sindikatuek. Manifestazioa Barañainetik abiatuko da goizeko 11etan eta Gaztelu Plazan amaituko da.