Nafarroa kalera atera da

2012/09/26
Irailaren 26ko greba orokorrak oso jarraipen esanguratsua izan du Nafarroa osoan, iparraldean bereziki. Gainera, aipatzekoa da Iruñerrian gauzatutakoa, baina Erriberan ahulago suertatu da. Gogoratzekoa da ELAk deitutako bostgarren greba hiru urtetan izan dela eta bistan denez, gero eta kide gehiago gaude aldarrikapenaren bidean.

Orain dela hiru urte hasitako ibilerak bere fruituak eman ditu, ia ia gainontzeko erakunde guztiak gurera etorri behar direlako. Baina garrantzitsuago dena zera da: gaurko greba orokorra ez da eguneroko jardueraren inolako parentesirik, baizik eta zabaltzen eta sakontzen ari den bidea gure aurkako neurriak bertan behera uzteko helburuarekin. Gaur frogatuta geratu den bezala, sindikatu baten zilegitasuna kalean eta tokian tokiko lantegietan dago, ez beste edonon: ez Gobernuekiko harremanetan ezta patronaleko hitzarmenetan ere.

Hala ere, salatzekoa da gutxieneko zerbitzuen inguruko enpresa batzuen jarrera. Alde batetik, gehiegizkoak direlako, eta beste aldetik azken unean ezagutzera eman dutelako, grebarako eskubidea urratuz (batez ere, Administrazioen azpikontratetan). Oztopoz oztopo, Zerbitzu Publikoetan lanuztea garrantzitsua izan da, bereziki Osasunbidean, Irakaskuntza eta Tokiko zein Estatuko Administrazioetan. Udalei dagokienez, ia erabateko greba gertatu da Burlata, Villava-Atarrabia, Altsasu, Lesaka, Baztan, Bera, Egüés, Antsoain, Agoitz, Lodosa, Kortes eta Berriozarren, besteak beste. Nahiko jarraipen zabala gertatu da gainontzeko arlo publikoetan: Lan Osasunaren Institutua, SNE, Justizia, Zaharren Egoitzetan (Amma Navarra, Asimec, Azvase) eta Minusbaliotasun Zentroetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, greba i aerabatekoa izan da.

Ostalaritza eta Merkataritzaren arloetan, lanuztea esanguratsua izan da eskualde askotan (Iruñeko azoketan batez ere), eta Iruñeko ORA (aparkatzeko eremu mugatua) oso funtzionamendu kaxkarrean dabil.

Nafarroan grebaren jarraipena enpresa garrantzitsuenetan (eskualdeka):

IRUÑERRIA:

  • Lanuzte ia erabatekoa: Lácteos de Navarra, UTE Ciclo, Jangarria, Irigoyen Jara, Serunión, Uscal, Ziraba, Auxiliar Galvanotecnia, Schlinder, Faurecia Orkoien, Umen, Errekaldea, Kayaba Suspensions, KWD, Antolin, Acciona Solar, Meplas Jar, Ascensores Thyssen, Telman, Kone Elevadores, Newark San Andrés, Norton-Saint Gobain, Logística Miguel Áñvarez, SCPSA-Mancomunidad,TID, Plásticos Bacáicoa, Nebego, Toldos Urca, Neumáticos Iruña, Ansal...

  • %30 eta %70 arteko lanuztea: Pamplonica, SAS, Smurfit Cordovilla, Iberdrola, MTorres, Gamesa Eólica, Acciona Energía, Cener, Tracasa, Maier Navarra, Polyone, Idifarma, Superfos Packaging, Adisa, MTOI, Irusa, Asmóvil, Nucap Europe, La Montañesa-TCC, La Burundesa, Conda, Schlecker, Caprabo, Computadores Navarra, Limpiezas Maju-UPNA, Telizsa, Perfil en Frío, Unsain, Legrand, FCC Logística, MTS Tobacco, Zucami, Inreca, Videcart, Onena, Magna, Papeles El Carmen, Giraud, Trelleborg Inepsa, ICER, Zeroa Multimedia-Diario de Noticias, FM Logística...

ZANGOTZALDEA-MERINDAD DE SANGÜESA: Smurfit Sangüesa, Argal-Lumbier (ambas del 30 al 70%)

LIZARRALDEA-TIERRA ESTELLA: Lizarra Ikastola (100%), Grafiten, EKA Chemicals (ambas del 30 al 70%).

SAKANA-LARRAUN-LEITZA: Cementos Portland, Apoyos Metálicos, Sunsundegui, Viscofan Urdiain, Magotteaux, Laneko, Barranquesa, Envasados Eva, Sarrió Leitza, Norten, Cocinas Lakuntza, Josefina Arregui klinika (gutxieneko zerbitzuak). El 100% en todos los sitios.

BAZTÁN-BIDASOA: Arcelor Mittal (Lesaka), Funvera, Savera, Condesa-Zalain, Martiko, Hydro Rubber, Composites Gurea, Elizondoko Aita Menni (paro total en casi todos los sitios).

RIBERA: Inabonos, Trenasa y otras empresas menores (del 30 al 70% en todas ellas) y paros menores a ese porcentaje en SKF, KPF, etcétera.

TAFALLA-ZONA MEDIA: Fagor Luzuriaga, Escuela Música Tafalla, Mancomunidad SS Olite, Pelzer del Norte, Netto Tafalla, Lys Alimentación, Pepsico, GKN-Zarrakaztelu, Rockwool (todas ellas del del 30 al 70%) y la Ikastola Garcés de los Fayos (100%).