NAFARROA:MAISU MAISTREN OPOSAKETEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK

2009/04/01
Martxoaren 27a maisu maistren oposaketen behin betiko zerrendak argitaratu ziren. Unitate didaktikoa aurkeztu behar dutenek adi egon behar dute martxoaren 30etik apirilaren 3ra biak barne aurkeztu beharko dutelako, ordutegia 12:00etatik 19:00etara izango da, Hezkuntza Departamentuko Ekitaldi Aretoan, Santo Domingo kalean. Oposaketa prozesuan aurrera jarraitu ahal izateko, informerako onartuak daudenak derrigorrezkoa dute unitatea aurkeztea. Espezialitate berriak lortzeko behin betiko zerrendak ere argitaratu dira.