erresidentziak nafarroa

Nafarroako Gobernua hitzarmena sektoreko langileen bizkarrean negoziatzen ari da

2026/02/27
Nafarroako Gobernua hitzarmena sektoreko langileen bizkarrean negoziatzen ari da
Mahaia blokeatuta dagoen bitartean, Nafarroako Gobernua eta patronalak hitzarmen testu bat negoziatzen ari dira ELAren parte-hartzerik gabe. Egoera salatzeko, ELAk elkarretaratzea egin du otsailaren 27an, 11:30ean, Nafarroako Eskubide Sozialetako departamentuaren aurrean.

ELAk, sektorean gehiengoa duen sindikatuak, ez du onartuko egoitzen sektoreko langileen lan-baldintzak benetan hobetuko ez dituen akordiorik. 5 urte eta dozena erdi aurrekontu baino gehiago sektorearen baldintzak duinduko dituen hitzarmen baten zain egon ondoren, Nafarroako Gobernuak patronalekin aliatzea aukeratu du Nafarroako egoitzen hitzarmena ixteko.

Nafarroako egoitzen sektorearen egoera gero eta kezkagarriagoa da. Ehunka langile miseriara eta prekarietatera kondenatzen dituen estatu mailako hitzarmen bat aplikatzen jarraitzen den bitartean, Nafarroako Gobernua eta patronalak mahaiaren atzean testu bat negoziatzen ari dira. ELArentzat, egoera hori onartezina da. Izan ere, prekarizatzeaz gain, gure baldintzak erabaki nahi dituzte langileen parte-hartzerik gabe. Mahaian gehiengoa duen sindikatua baztertzen saiatzea oso larria da.

ELAtik azken negoziazio mahaiaren ondoren esan genuen bezala, mahai gainean zegoen proposamena ez zen nahikoa eta ez zituen sektorearen baldintzak benetan hobetuko. Orain, jarrera argi eta garbi antidemokratiko batekin, Nafarroako Gobernuak eta patronalek buelta berri bat eman diote egoerari. Ez zitzaien gustatzen ELAk esaten zuena, eta orain badirudi negoziaziotik kendu nahi gaituztela. Ez dute lortuko. ELAk asteak daramatza Nafar Gobernuari informazioa eskatzen eta gaur egun ez dugu erantzun bakar bat ere jaso.

Egoera honek gure planteamenduak berretsi besterik ez digu egiten. Deserosoak gara erakundeentzat eta patronalentzat, horiek guztiek duten zaintzaren negozioa amaitu nahi dugulako. Ezin da izan horrelako zaintza lan batekin negozio ekonomikoa egiteko balio izatea. Batzuei eta besteei ahoa betetzen zaie funtsezkoak garela esanez. Bada, bada garaia ustezko esentzialtasun horrek lan baldintzetan isla izan dezan.

Gauzak horrela, ELAk argi dauka hitzarmen sektorialean eta horretarako indarra dugun enpresa guztietan borrokan jarraituko duela. Izan ere, bidezkoa dena aldarrikatzen ari gara: urteko gehiegizko lanaldia jaistea, hilean 1600 euro, bajen osagarriak, lan osasunaren hobekuntzak, lan prekarietatearen aurkako neurriak... dena gu guztioi bereizketarik gabe aplikatuko zaigula bermatuta. Bide horretan, ELAk elkarretaratzea egingo du otsailaren 27an, 11:30ean, Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurrean (Gonzalez Tablas kalea, 7, Iruña).

Gainera, ezin dugu ahaztu Hego Euskal Herrian martxoaren 17rako deitutako greba orokorra. Gure LGS hemen erabaki nahi dugulako. Nazkatuta gaudelako Madriletik negoziatzeaz eta gure lan baldintzak erabakitzeaz. Eta hilean 1.500 euroko gutxieneko soldata behar dugulako administrazioek eta enpresek kondenatzen gaituzten prekarietatetik atera ahal izateko. ELAtik dei egiten dugu Nafarroako egoitza guztietan, gutxieneko zerbitzuen gainetik, Greba Orokorraren jarraipen handia egiteko.