Nafarroako Gobernuak 10 liburutegi publiko erabat edo partzialki itxi ditu ordezkapenik ez jartzeagatik
ELA sindikatuak ohartarazi duenez, ordezkapenik ez egoteak Castejon, Fustiñana, Melida, Faltzes, Zarrakaztelu, Baztan eta Irurtzungo liburutegi publikoak ixtea eragin du, baita Andosilla, Mendigorria eta Garesko liburutegietan irekitzeko ordutegia murriztea ere.
Antsoaingo liburutegi publikoan, gainera, egoera jasangaitza bizi da, langile faltagatik ”minimoetan” daudelako. Izan ere, lan-baldintzak murriztearen kontura negozioa egiten duen kanpoko enpresa batengana jo da.
Ordezkapenik ez izatea Administrazioaren gaitz endemikoa da, eta liburutegiko langileak ere ez dira arazo horretatik kanpo geratzen. Praktika horrek, neurri handiagoan edo txikiagoan, lan-gainkarga dakar gainerako langileentzat, bai eta pertsona bakarreko liburutegietako langile publikoentzat ere, horiek ez daudenean metatutako lan guztia beren gain hartu behar baitute. Aldi berean, liburutegi horiek erabiltzen dituzten herritarrei zerbitzu publiko bat kentzen zaie.
Egoera horren aurrean, ELAk Nafarroako Gobernua premiatu du behin betiko irtenbide bat bilatzera.