Benito Menni - Elizondo
Nafarroako Gobernuak emakumeen prekarietatea iraunarazten du eta zerbitzuaren kalitatea okertzen du

Elizondoko Osasun Mentaleko Benito Menni zentroko langileek greba-aste berri bat hasi dute hilaren 15era bitartean. Honekin, 4. greba astea egingo dute zentroko langileek Elizondoko zentroan Hermanas Hospitalarias-ek dituzten hiru eraikinetako baten itxiera salatzeko.
Enpresa, etekinak are gehiago handitzeko ahaleginean, enpresak Bertizko eraikinean zeuden 36 erabiltzaileak birkokatu ditu, eta horrek kalte nabarmena eragin du emandako arretaren eta zerbitzuaren kalitatean, eta kalte nabarmenak eragin dizkio plantillari. Izan ere, langile batzuk kaleratuak izan dira, eta beste batzuk, berriz, beraien lan balditzak murriztuak edo funtzioak aldatuak izan dituzte.
ELAk publikoki salatu du, besteak beste, erabiltzaileen lekualdatzeekin profil desberdineko pazienteak (moderatuak eta mendekotasun handia dutenak) nahastu direla, eta horrek arrisku-egoerak sortu dituela paziente zaurgarrienentzat.
Era berean, salatzen dute enpresaren asmo horrek plantillako 42 pertsonari eragiten diela: hauetariko 33k zuzeneko kaleratzeak, ezkutuko kaleratzeak, funtzio-aldaketak edo/eta lanaldi-aldaketak pairatu dituztelarik.
Nafarroako Gobernuari interpelazioa zuzena da. Publikoa izan beharko lukeen zerbitzua, pertsona zaurgarrien zaintza, negozio bihurtzen duten eta errentagarritasun ekonomikoa zerbitzuaren kalitatearen gainetik jartzen duten enpresei azpikontratatzen dielako.
Nafarroako Gobernuari eskatzen diote, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko dagokion erantzukizuna bere gain hartuta, esku har dezala paziente guztien arreta egokia bermatuko duten beharrezko instalazioak berrezartzeko eta horretarako behar den plantilla berrezartzeko, lan baldintza duinekin.
Sektore feminizatuetan genero arrakala eta prekarietatea sortzen da sektore feminizatu horietan egiten diren lanen azpikontratazioa finantzatzen duten erakundeek ez dutenean inbertitzen langileek soldata duinak izan ditzaten behar duten adina diru. Beraz, Nafarroako Gobernuari eskatzen diote azpikontratatzen dituen lanpostuetan sortzen duen prekarietatea ezabatzeko behar den aurrekontua eman dezala.
Benito Menniko plantillak mobilizatzen jarraituko da helburuak lortu arte, zaintza ez delako negozioa.