Nafarroako gobernuak ez du bermatzen etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea

2010/04/22
Gobernuak Nafarroan etxebizitza izateko eskubidearen foru-legegaiaren proiektua bultzatu du. Baina beronetan etxebizitza ez du inondik ere eskubide gisa hartzen, ez etxebizitza lortzeko bermerik ematen; aitzitik, aurreko politikaren jarraipena finkatzen da, eta Administrazioari egiteko bakarra egozten zaio, etxebizitza kopuru eskas baten kudeatzaile hutsa izatea.

Legegaiak herritarrei ez die bermatzen etxebizitza duin eta egokia izateko eskubiderik, bere helburu teoriko nagusia hori izanagatik. Testua oso orokorra da, eta etxebizitzaren eskubidea gutxieneko maila batean bermatzeko beharrezko litzatekeen zehaztasunik ez du. Hain zuzen, legegai honetan ez dago etxebizitzaren egoera larria ezertan alda dezakeen edukirik.

 

Irakurri azterketa