Nafarroako langile publikoak

Nafarroako Gobernuak langile publikoen erosahalmenaren galera geldiarazi gabe jarraitzen du

2024/03/15
Azken bi hamarkadetan, 2004tik, langile publikoek erosahalmenaren % 19,37 galdu dute.

Nafarroako Gobernuak 2023tik falta zen %0,5eko soldata igoera aplikatuko duela helarazi du Mahai Orokorrean. Puntu erdi hori 2022an adostu zen, CCOOk eta UGTk Estatuko administrazioarekin sinatutako akordio batean, hurrengo urteetako igoerak (2022-2023-2024) konprometitu zituenak. ELA kritiko agertu zen akordio horrekin, izan ere, KPI-ak inoiz baino altuagu zegoen urteetan — 2021ean % 6,6koa eta 2022an % 6,4koa izan zen—, akordio horrek erosahalmenaren galeraren arazoa larriagotu zuen.

Honez gain, ELA sindikatua kritiko agertu da Nafarroko Gobernua Madrilen adosten dena aplikatzera soilik mugatzen delako, nahiz eta horrek langile publikoen erosteko ahalmenaren arazoa areagotu.