Nafarroako gobernuak murrizketekin jarraitzeko asmoa agertu du
ELAk Ekonomia eta Gizarte Gaietako Batzordean (EGGB) aurkeztutako Aurrekontuen Aurreproiektuak ezer berririk ez duela salatu du.
Sindikatuak Nafarroako Gobernuko Goikoetxea Kontseilariak onartuko ez dela uste duen Aurreproiektuan inongo partaidetza sozialik ez egon izana salatu du.
Ez da ezer aldatzen. Barcinaren Gobernuak akordioak sinatu, erreformak adostu eta kudeaketa publikoa banatzen duen bidelagun berberekin jarraitzen du. Erregimena bizirik dago, egindako antzerkia alde batera utzi eta UPN-PSN akordioak erakusten duen moduan.
B este alde batetik, aurkeztu duten aurrekontuak Gobernuak murrizketekin jarraitzeko asmoa duela erakusten du. Osasunean 2010ean baino BPGd-eko 0,6 puntu gutxiago gastatuko dira, eta hezkuntzan BPGd-eko 0,5 puntu gutxiago. Murrizketarik ez da izango, ordea, zor publikoaren ordainketan, 2010etik %200 baino gehiago hazi dena.
Gobernu honek hein haundi batean jatorri pribatua duen zorraren ordainketa gastu sozialaren aurretik l ehenetsi du. ELAk zorraren ikuskaritza publikoaren beharraz ohartarazi nahi du.
ELAk beharrezkoa jotzen du politika fiskala eta aurrekontu politika aldatzea Nafarroan bizi dugun gizarte larrialdi egoera aldatzeko. Ezinbestekoa da politika hauek jendearen zerbitzura jartzea.