Nafarroako Gobernuak UGT eta CCOO finantzatzen jarraitzen du, UPNk egiten zuen moduan
Nafarroako Gobernuak Lansare enplegu zerbitzuak eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko hiru hitzarmen sinatzea baimentzen duen erresoluzioa onartu du, gaur Aldizkari Ofizialean ikus daitekeen moduan. Hiru hitzarmen hauen bitartez 2016ko aurrekontuetatik 3,1 milioi euro jasoko dituzte sindikatu hauek, azken urteetan jaso izan dituzten bezala.
Hitzarmen hauek sinatzea UPNren erregimenak ezarritako finantziazio eta pribilegio politikarekin jarraitzea da. Gogoratzekoa da ELAk epaitegietara eraman dituela 2015ean sinaturiko (eta orain berritzen diren) hitzarmenak, Patronalaren, UGTren eta CCOOen finantziazio bidegabea direlako.
Nafarroako Gobernu berriak %10eko ordezkaritza baino handiagoa duten sindikatu guztiek enplegu zerbitzuan parte hartzea nahi izan du. ELA izan da bertan parte hartzen ez duen eta bere presentziarekin pribilegio politika hauek legitimatzen ez dituen sindikatu bakarra. Tamalez ELA ez da okertu, eta enplegu zerbitzutik egiten den politika ez da aldat