Nafarroako gobernuaren aurrekontuek langabeziaren eta behin-behinekotasunaren hazkundea ekarriko dute

2011/10/25
ELAren iritziz, oso kaltegarria da —bai gizartearentzat, bai ekonomiarentzat— azken urteotako gastu publikoa murrizteko politika. Ez dauka batere zentzurik jarduera politikoa geldiarazten duten politikak areagotzeak, langabezia ere areagotu egiten dute eta.

ELAk fiskalitateari eta aurrekontuei inguruan Nafarroako gobernuari egiten dizkion proposamenak aurkeztu ditu Iruñean.

Kezkagarriak dira, egiazki, Nafarroako gobernuaren asmoak eta murrizketa neurriak, ondorio larriak baitakartzate: krisiaren areagotzea; langabeziaren eta behin-behinekotasunaren hazkundea; gizarte-babesaren gutxitzea eta zerbitzu publikoen kalitatea txartzea.

Irakurri proposamenak