Nafarroako Hezkuntza Publikoa

Irailaren 26ko grebaren aurrean Nafarroako Gobernuak ezer ez egitea salatu dute

2024/09/18
Hezkuntza Departamentuak negoziatzeko borondaterik ez duenez, Nafarroako Hezkuntza Publikoko sindikatu guztiek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) greba eguna deitu dute irailaren 26rako. Deialdiaren ondoren, ez Departamentua, ezta Nafarroako Gobernua bera ez dira sindikatuekin harremanetan jarri, eta, horregatik, Greba Batzordeak bilera eskatu du Maria Chivite Presidentearekin.