Nafarroako Gobernuari Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzea eskatzeko kontzentrazioa egin da

2022/05/27
ELA, STEILAS, ESK eta NABLPD salbuespenezko LEPak eskatu dituzte behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko, Europatik adierazi bezala

ELA, STEILAS, ESK eta Nafarroako aldi baterako langile publikoen batzarrak (NABLPD) elkarretaratzea egin dute gaur aste honetan Nafarroako Gobernuak onartu duen estabilizaziorako Dekretu-Legearen aurrean desadostasuna adierazteko. Iaztik, bai Icetazoaren aurka, baita 20/21 legearen aurka, gaurko eragileek elkarrekin egidako mobilizazioen dinamikan kokatzen da gaurko.

Sindikatuek salbuespenezko LEPak eskatzen dituzte administrazioaren behin-behinekotasuna errotik jaitsi dadin. Iazko abenduan Estatuan onartutako legeak Europatik datorren agindua jasotzen du, hau da, behin-behinekotasuna % 8ra murriztea administrazioetan.

Hala ere, Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen 3.588 plazekin, Administrazioak % 40tik gorako behin-behinekotasuna izaten jarraituko du Nafarroan.

Nafarroako Gobernuak sindikatuen ahotsak entzun eta negoziazio-prozesu irekiak gauzatu behar ditu. Autogobernua erabiliz, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsi ahal izango litzateke.