Nafarroako Hezkuntza alorrean oposiziak deitzea eskatzen du ELAk
Geroztik, 600 bat behin-behineko langile kaleratu dituzte eta langabeziara bidali ez dituzten irakasleen lan-baldintzak nabarmen okertu dituzte.
Hezkuntzako Mahai Sektorialean behin baino gehiagotan exijitu dio ELAk Hezkuntza Departamentuari oposizioak dei ditzan eta behin eta berriro ezezkoa erantzuna jaso izan dugu.
Horregatik guztiarengatik, ELAk oposizioak deitzeko exijitzen dio Gobernuari eta kopurua ez dezala 900 lanpostuetara mugatu baizik eta behar bezainbeste. 1.500 lanpostu inguru behin-behineko langileek betetzen dituzte; azken urteetako eskola orduen igoeraren ondorioz 600 bat kide langabezian daude; eta ez irakaskuntzan. Gainera geroztik ehunka irakaslek erretiroa hartu dute eta matrikulak gora egin du. Hortaz, 2.000 lanposturako deia egin dezan exijitzen dio ELAk UPNri.