Nafarroako igerileku asko itxi dira kirol kudeaketaren grebaren arrakastaren ondorioz

2022/08/26
CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek berriro mobilizatu dituzte Kirol Kudeaketako plantillak, hitzarmenak gutxienez KPIa ziurta dezan.

Nafarroako Kirol kudeaketaren sektorearen greba arrakastatsua izan da abuztuaren 26an ere, eta horrek eragin handia izan du igerileku askotan. CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutako grebaren ondorioz, gutxienez instalazio hauek itxi egin dira:
-Trinkete Mendillorri
-Cascante
-Caparroso
-Peralta
-Burlata
-Lagunak (Barañain)
-Orkoien
-Gelbenzu (Iruña)
-Spa sport Itaroa
-Tudela
-Arantzadi (Iruña)
-San Adrian
-Artika (sarbidea itxita)
-Sarriguren (sarbidea itxita)
-Anaitasuna
-Aranguren (sarbidea itxita)
-Zizur Nagusia
-Club Natación (goizez)
-Uharte (arratsaldez)
-Sanduzelai

Langileak arratsaldean elkarretaratu dira Iruñeko Udal Plazan, Anaitasuna kirol elkartean greba egin duten langileekin batera.